XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezaugarriak: Airean zeharko 380 Vko elektrabidea, Berregoetxe 332 t. z.aren 1 eta 12 zenbakiak dituzten euskarrien arteko zatia sendotzea, eta 12 zenbakia duen euskarritik Uren Partzuergoak Garaioltza auzoan duen bonbeotegira bitarteko zatia eraikitzea; 837 m. luze izango ditu, horietatik 701 elektrabide orokorrari dagozkionak direlarik, non eroale gisa txirikordatutako haria erabiliko baita, 3x95L+1x54, 6D-ko RZ motako sortatan isolatua, eta gainerako 136 metroak deribazio eta estekaketei dagozkienak, non elektrabide orokorrean erabiltzen denaren era bereko haria erabiliko baita, baina 3x50L+1x54, 6D, 4x16L eta 2x16L-koa, ormigoi armatuzko euskarrietan eta etxaurreetan apoiatuta.

Aurrekontua: 2.253.200 PTA.

Helburua: Uren Partzuergoak eskatutako horniketari erantzutea.

Erref.: L-2647(2). Kokalekua: Muskizko udalerrian.

Ezaugarriak, 13 kVko airean zeharko elektrabidea, 821 Covaron eta 822 La Cavila t. z.ak hornitzen dituen elektrabidearen 1 eta 5 euskarrien arteko zatiaren aldakuntza; 581 m. luze izango ditu, eta 54,6 mm2ko Al-altzairuzko haria erabiliko da eroale gisa, eta metalezko eta ormigoi armatuzko euskarriak.

Aurrekontua: 1.715.188 PTA.

Helburua: Bizkaiko Foru Aldundiak egindako eskariari erantzutea. Erref.: L-3531(3) jac. ia. Kokalekua: Orozkoko udalerrian.

Ezaugarriak: 13 kVko airean zeharko elektrabidea, Alzarrate-Orozko-Uncetapico t. z. elektrabideko 512 eta 514 euskarrien arteko aldaketa; 154 m. luze izango ditu eta 54,6 mm2ko sekzioko D-56 haria erabiliko da eroale gisa, eta ormigoi armatuzko euskarriak.

Aurrekontua: 336.000 PTA.

Helburua: Elektrabidea hobetzea.

Erref.: L-4.143(2) jac. ia. Kokalekua: Leioako udalerrian.

Ezaugarriak: 13 kVko airean zeharko elektrabidea, Liboa-Berango E.T.D. elektrabidetik sortzen dena, hasiera 1 euskarrian duena eta amaiera 1a euskarrian, zein lurpean zeharko pasurako jarria baitago, 20 m. luze izango ditu eta 35 mm2ko sekzioa duen kuprezko Cu-35 haria erabiliko da eroale gisa, eta ormigoi armatu-astinduko euskarriak.

Aurrekontua: 1.002.500 PTA.

Helburua: Leioako udalaren eskariari erantzutea.

Administrazio-baimena eskatzen da, eta onura publikorako dela aitortzea, zehazki.

Materialen jatorria: Nazionala.

Proiektua Lurralde Ordezkaritza honetan Máximo Agirre kalea, 18-bis, 3. solairua, Bilbo, egongo dela jakinarazten da, edonork aztertu ahal dezan eta bertan bidezkotzat jotzen diren murtziloak aurkeztu, bikoiztuta, hogeitamar eguneko epearen barruan, iragarpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Bilbo, 1990eko maiatzak 10. Lurralde Ordezkaria, JAVIER MOLINERO GARCIA.